Berdindu!
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako zerbitzu publikoa da BERDINDU!, generoko eta familiako sexu aniztasunari lotutako gaietan informazioa eskaintzea eta pertsonak artatzea helburu duena.
BERDINDU!k laguntza emozionala eta soziala eskaintzen die LGTBI pertsonei, beste edozein pertsonen pareko eskubideekin gizarteratzeko behar duten emozio osotasuna lortzeko asmoz. Horretarako, pertsona horiekin lan zuzena egiteaz gain, familiekin eta ikastetxeekin ere jarduten du.
