Formakuntza eta tailerrak
Gure prestakuntza guzti-guztietan talde bakoitzaren errealitatera eta premietara egokitzen gara, partaideentzako hausnarketa eraginkorragoa eta eraldatzaileagoa lortzeko asmoz. Izan ere, begirada kritikoa sustatu nahi dugu, sexualitatea nahiz generoa berriz plantearazten eta definitzen lagunduko duten ikuspuntuak aztertuz. Azken buruan, autonomia, autoestimua eta ongizatea sustatuko dituzten tresnak eskaintzen ditugu.
Hori lortzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu sexu heziketako prestakuntza espezializatua izatea, prozesuan parte hartzen duten eragileak aintzat hartuko dituena. Esperientzia praktikoa, dinamikoa eta atsegingarria bihurtzea lortzen dugu horrela.


Lan ildoen barruan, hezkuntza etapa guztietako ikasle eta irakasleak trebatzen ditugu: haur hezkuntzakoak, lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntzakoak eta unibertsitatekoak.
Udalerri eta mankomunitateetarako sexu heziketako eta generoko plan integralak bultzatzen ditugu, gazteen ingurunearekin ere bat egiteko. Ildo beretik, prestakuntza, ikastaroak eta lantegiak eskaintzen dizkiegu emakume elkarteei, familiei, orotariko kolektiboei, erakunde publikoetako teknikariei, bai eta gizarte zabalari ere.