Gustora
Aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitateari eta euren familiari, ingurukoei eta laguntzaileei arreta emateko zerbitzua da Gustora. Aholkularitza zerbitzu horrek sexualitatean eta urritasunean espezializatutako sexologiako profesionalak ditu, gizarteko esku-hartzearen alorreko prestakuntza eta eskarmentu handia dutenak. Zera da helburua: euren burua ezagutzeko, onartzeko eta adierazteko baliabideak eskainiz, desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.


Dimentsio afektibo-sexuala funtsezkoa da giza garapenean. Sexualitatea pertsona guztion berezko ezaugarria da, urritasuna izan ala ez. Horregatik, sexualitateari arreta eginez bizi kalitatea, autonomia eta emantzipazioa hobetzea lortzen dugu. Gure helburua: pertsona talde horri bere bizi proiektua eraikitzen laguntzea.